Hala nola, Perossiren meza (San Fermin), Madinaren Aita Gurea edo Casimiriren Libera me, hildako kideen oroimenez kantatuko dituzte. Kontzertuan 40 urte hauetan abestu dituen abesti herrikoiak ere sartuko dituzte.
Abesbatzaren lehen kontzertua Santa Zezilia egunean izan zen, 1982an. Ordutik, Euskal Herri osoan (Basauri, Gasteiz, Burlata, Azkaine, Hendaia, Iruñeko Gayarre antzokia eta katedrala, Erronkari, Zumarraga, Miranda Arga, Aiegi, Biarritz, Lizarra…) abestu du, eta Euskal Herritik kanpo, Cuencan, Kantabrian, Toledon, Burgosen, Errioxan, Salamancan… Abesbatzak aktiboki parte hartzen du herriko kultur bizitzan, ekitaldi herrikoietan eta bertze musika taldeekin batera ekitaldiak antolatzen. Gaur egun 38 koralistek osatzen dute abesbatza. Zuzendaria Marisol Perez Olaetxea da, Maider Goizueta Sarratearen laguntzarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!