Eguberrietako artisau azoka antolatu du Argitsuk igandean Lesakan

Argitsu elkarteko azoka izanen dute igande goiz osoan Lesakan eta zuhaitzetako apaingarriak egiteko haurrendako tailerra eguerdian.

Eguerdian zuhaitzetako apaingarriak egiteko haurrentzako tailerra ere izanen da

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak abenduaren 18an Eguberrietako artisau azoka antolatu du Lesakan. Lesakako plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta igandean 10:00etatik 14:00etara gozoak, kosmetika naturala, egur tailak, eztia, bitxiak, makramea, arropa, gazta, serigrafía, eztia, enkuadernazioa eta bertze hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da. Gainera, 12:00etan eginen duten haurrentzako tailerrean zuhaitzetako apaingarriak egiten ikasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun