Adrian Labadieren arte lanak ikusgai izanen dira Etxalarko Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 9a, 09:00
Adrian Labadieren lanak ikusgai izanen dira kultur etxean abenduaren 12tik 20ra.

Etxalarko Kultur Etxearen 20. urteurreneko ekitaldien barrenean azkena, abenduaren 12tik 20ra, Adrian Labadieren arte lanak ikusgai egonen dira kultur etxean. Astegunetan 16:00etatik 19:30era, larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, eta igandean 12:00-14:00. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun