Goizuetako txokoak hobekiago ezagutzeko helburuarekin, herrian barna ibilbide zirkularra antolatu du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak abenduaren 17an. Bost bat orduko itzulia eginen dute.
Eguberrietako ospakizunetan murgilduko da egunotan Sara eta abenduarenm 17an, larunbatean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izanen dute, bertze hainbat ospakizunen artean. Sarako Herriko Etxeak, Sarako aisialdi zentroak, Sarako eskola publikoak, Olhain ikastolak, San Josepe eskolak eta Komertsanteen Elkarteak antolatu dituzte ospakizunak
Metrokoadroka antzerki taldeak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana taularatuko du 19:00etan Harriondoan
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Etxalarko Kultur Etxearen 20. urteurreneko ekitaldien barrenean azkena, abenduaren 12tik 20ra, Adrian Labadieren arte lanak ikusgai egonen dira kultur etxean. Astegunetan 16:00etatik 19:30era, larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, eta igandean 12:00-14:00.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Donibane Lohizunen kokatua den Scaramuccia Antzerki elkarteak Lehen eszenak eskainiko ditu Senpereko Larreko antzokian hiru gauez, abenduaren 16an, 17an eta 18an, ortzirale, larunbat eta igandean 20:30ean. Antzerkilari amateur hauek, alimaleko energia eta alaitasuna partekatzen dute publikoarekin, jolasean ari balira bezala. Parte hartze librean, oren bat eta erdiz gozatzeko aukera polita emanen dute.