Olentzero eta Mari Domingi Sararat bisitan etorriko dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 10:00
Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria eginen diete larunbat arratsaldean Saran.

Eguberrietako ospakizunetan murgilduko da egunotan Sara eta abenduarenm 17an, larunbatean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izanen dute, bertze hainbat ospakizunen artean. Sarako Herriko Etxeak, Sarako aisialdi zentroak, Sarako eskola publikoak, Olhain ikastolak, San Josepe eskolak eta Komertsanteen Elkarteak antolatu dituzte ospakizunak

Larunbatean 16:00etan Keinu gelan Kiki Bordatxok alaituriko krakada izanen dute. Musika eta dantzak, xokolate eske eta arno beroa eta bixkotxak izanen dituzte, baita Sarako aisialdi zentroko artista ttikien erakusketa ere.

17:00etan desfilea eginen dute Suharriaga parkeraino eta 17:30ean Olentzero eta Mari Domingiri agurrak eta kantuak eskainiko dizzkiete eta errekiak, gaztainak eta goxokiak banatuko dituzte. 18:30ean Supitzen suak ppiztuko ditute. Aro txarrarekin ekitaldia Lur Berri gelan iraganen da.

 

‘Transmisioa’ dokumentala abenduaren 21ean

Abenduaren 21ean, heldu den asteazkenean 18:30ean Lur Berrin Transmisioa dokumentalaren proiekzioa antolatu du Sarako Herriko Etxeak. Ondotik, Olentzeoren Lagunak elkarteko kideekin mintzaldia izanen dute. Emanadia euskaraz izanen da eta sartzea urririk, bapateko itzulpenarekin.

2022ko irailaren 28an, Olentzeoren Lagunak Elkarteak Argentinako bidea hartu zuen neguko errituei (Olentzero, joaldun…) buruzko konferentziak emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun