Lesakako zerbitzu eta komertzioen Eguberrietako azoka antolatu du lehen aldiz Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarrekin eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuaren finantziazioarekin. Abenduaren 4an, igandean, 10:00etatik 18:30era eginen dute Beheko plazan eta 200 euroko lau erosketa-txartelen zozketa ere orduan eginen dute.
Erratzuko artisauek igande honetarako, abenduaren 4rako gabonetako artisautza azoka antolatu dute . Azoka 11:00etan hasi eta 14:30ak arte izanen da eguraldi ona bada Erratzuko plazan, eta txarra bada frontoian.
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Elizondoko Amezti elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azaroan eta abendua, Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik. Elkartean bertan bilduko dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (astelehenetan), 17:00etatik 20:30era.
Larunbat eta igande honetan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzan. Kasu honetan, euskarazko bi film ikusteko izanen da: 'Nire zirkua' eta 'Black is beltza: Ainhoa'
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da