Erratzuko artisauek gabonetako azoka antolatu dute abenduaren 4an

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 30a, 18:00

Erratzuko artisauek igande honetarako, abenduaren 4rako gabonetako artisautza azoka antolatu dute . Azoka 11:00etan hasi eta 14:30ak arte izanen da eguraldi ona bada Erratzuko plazan, eta txarra bada frontoian. 

Azokan bitxiak, ukenduak, xaboiak, artilezko osagarriak, eskuz jositako arropak, ilustrazio enmarkatuak, bertako elikagaiak, gasnak, euskal pastelak… erosteko aukera izanen da. Musika animazioa izanen da, eta baita haurrendako tailerra ere. Horrekin batera, azokara joaten direnen artean saski eder baten zozketa eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun