Lesakako bederatzi komertzio parte hartuko dute Eguberrietako azokan: Kattagorria, Txinelka, Amura, Pittin, Intzuri, Bixkiak, Oreka, Ortzadar eta Comercial Maria Jesus.
200na euroko lau erosketa-txartelen zozketa
Azaroaren 21etik abenduaren 3ra Lesakako Zerbitzuen Elkarteko kide diren komertzio eta zerbitzuetan egiten dituzten 20 eurotik goitiko erosketen truke, 200na euroko lau erosketa-txartelen zozketarako txartelak eskuratzen ari dira bezeroak. Hain zuzen, zozketa hau ere igandean eginen dute, eguberrietako azokaren barrenean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!