Garaiko produktuez gain, azienda erakusketa izanen da igande honetan 10:00etatik 14:00etara Leitzan. Gisa honetara borobilduko dute LeitzEKO Leitzako kontsumo taldeak antolatuta aste honetan egiten ari diren Izan burujabe zikloa.
Patxi Larrea zuzendariaren Nirebaitaturik lana taularatuko du Lorena Arangoa antzezleak igandean. Publiko helduari zuzendutako antzerkia da eta 19:00etan Leitzako Herri Aretoan izanen da. Sarrerak aurretik zazpi eurotan eta egunean bertan zortzi eurotan eros daitezke.
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Egun handian profesionalen arteko pilota partida, herri bazkaria Sebastian Lizaso eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta dantzaldia izanen dute
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Datorren igandean eginen duten Leitzako eta Aresoko produktuen azokarekin borobilduko dute zikloa, baina hori baino lehen, bihar hasita hainbat hitzordu antolatu ditu LeitzEKO Leitzako kontsumo taldeak.