Aurtizko San Martin bestak azaroaren 10etik 13ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 9a, 08:00
San Martin eguneko herri bezkarian, Sebastian Lizaso eta Ander Lizarralde bertsolariak ariko dira aurten.

Egun handian profesionalen arteko pilota partida, herri bazkaria Sebastian Lizaso eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta dantzaldia izanen dute

Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, aurten bai, San Martin bestak ospatuko dituzte Aurtitzen. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute.

 

Azaroak 10, ortzeguna

17:00etan Txupinazoa. Ondotik, kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin. 18:00etan herriko gazteen arteko herri kirol desafioa: Goiko barridea, Beheko barridearen kontra. 21:00etan zopak ostatuan.

 

Azaroak 11, ortziralea

SAN MARTIN EGUNA

10:00etan dianak txistulariekin. 11:00etan Meza nagusia San Martinen ohorez. 12:00etan profesionalen arteko pilota partidua. 14:00etan herri bazkaria, Sebastian Lizaso eta Ander Lizarralde bertsolariekin. Segidan dantzaldia Beñat eta Fernandok alaitua. Arratsaldean haurrendako jokoak frontoian. Ondotik suzko zezena. Gauez gaupasa.

 

Azaroak 12, larunbata

10:00etan dianak txistulariekin. 11:00etan Herriko eta Ados pilota eskolako gaztetxoen arteko pilota partidak. 17:00etan Mendaur trikitixa eskolaren emanaldia. Ondotik dantzaldia Trikidantz taldearekin. 21:00etan gazte afaria ostatuan. 00:00etan Gaupasa Trikidantz taldeak alaitua.

 

Azaroak 13, igandea

10:00etan dianak txistulariekin. 12:00etan motozerra erakustaldia, Mikel Lasarteren eskutik. 15:00etan Mus txapelketa. Ondotik, patata tortilla eta postre lehiaketa. Akitzeko, herri afaria soziedadean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun