'Izan burujabe!' lelopean aste osoko zikloa antolatu du LeitzEKO kontsumo taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 7a, 12:30

Datorren igandean eginen duten Leitzako eta Aresoko produktuen azokarekin borobilduko dute zikloa, baina hori baino lehen, bihar hasita hainbat hitzordu antolatu ditu LeitzEKO Leitzako kontsumo taldeak.

  • Bihar, azaroaren 8an, argindarraren eta gasaren fakturari buruzko tailerra eginen dute Atekabeltzen, 18:30ean.
  • Asteazkenean, azaroaren 9an, Itsasoiko dokumentala ikusteko aukera izanen da Herri Aretoan. Horrekin batera, Ondarroa 12 Milia elkarteko ordezkariekin arrantza iraunkorrari buruzko solasaldia antolatu dute. Bi saio eginen dituzte: 11:00etan Amazabal institutuko ikasleentzat eta 19:00etan herri osoari irekitakoa.
  • Ostegunean, azaroaren 10ean, Aisialdian ere burujabe! izenburupean, kontzertua izanen da 19:00etan Torrean, eta bertako produktuak kontsumitzeko aukera ere izanen da.
  • Ostiralean, azaroaren 11n, bertako produktuekin landutako pintxo-potea eginen dute.
  • Larunbatean, azaroaren 12an, Energia berriztagarrien komunitateen topaketa.
  • Igandean, azaroaren 13an, zortzigarren aldiz, Leitzako eta Aresoko produktuen azoka, 10:00etatik 14:00etara. Eguraldi ona baldin bada, plazan bilduko dira eta txarra baldin bada frontoian. Garaiko produktuez gainera, azienda erakusketa ere antolatu dute eta, besteak beste, behiak, behorrak, ardiak eta ahuntzak izanen dira ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun