Honela dio Nirebaitaturik antzezlanaren sinopsiak: 60 minutu bizitzako bidean galdu zen emakumearen istorioa ikusteko; 60 minutu emakume hori beldurtuta ikusteko, bere erdipurdiko bizitzan abaro dagoen dagoen bakardadeak beldurtuta; 60 minutu sentimenduz beterik. Bilaketak, irriak eta negarrak hitz gabeko bakarrizketan, irri egiteko eta hunkitzeko; 60 minutu ezarritako ereduak apurtzen, joandako denborak, amodioak... 60 minutu berebaitatzeko.
Sarrerak aurretik online zazpi eurotan eta egunean bertan leihatilan zortzi eurotan eros daitezke.