Bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte gazteluan gertatutakoa oroitzeko. Duela 500 urte, gaurko egunarekin, Amaiurko gazteluaren setioa hasi zuten Gaztelako tropek. Sei egunez, Nafarroako 150 bat gerlari eta buruzagi setiatu zituen Karlos V.a enperadorearen armadak. Gaur egun, Nafarroako konkistaren ikurtzat hartzen da Amaiurko gaztelua eta egun hau.
Uztailaren 16an leizearen eguna ospatuko dute Urdazubiko Ikaburuko leizean. Urtero bezala ekitaldi andana antolatu dituzte egun berezi honetarako larunbatean. Bisita gidatuez gain, emanaldiak eta artisauen azoka egonen dira leizeen inguruan.
Larunbatean, uztailaren 16an, 19:30etik aitzinera, bi frontenis partida jokatuko dituzte.
Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan
Senpereko Amotz auzoak ospatuko ditu bere bestak uztailaren 13aren eta 17aren artean, ortzegunetik igandera, Santa Madalena ohoratuz.
Egitarau zabala izanen dute Iturengo bestek, ortzegunetik igandera bitarte. Ortzegun arratsaldeko txupinazoaren aitzinetik haurren pilota eta frontenis txapelketak jokatuko dituzte.