Uda giroa

Ikaburuko leizearen eguna ospatuko dute larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 14:00
Ikaburuko leizearen inguruan hainbat jarduera izanen dituzte larunbatean.

Uztailaren 16an leizearen eguna ospatuko dute Urdazubiko  Ikaburuko leizean. Urtero bezala ekitaldi andana antolatu dituzte egun berezi honetarako larunbatean. Bisita gidatuez gain, emanaldiak eta artisauen azoka egonen dira leizeen inguruan.

Larunbatean 11:00etatik 14:00etara historiaurreko bizitza-tekniken erakustaldia izanen dute. Tailerrak emanen ditu Iñaki Libanok, Edestiaurre Arkeologia Elkarteko presidenteak. 11:00etatik 18:00etara artisau azoka izanen dute. Arratsaldean txalaparta tailerra (txalaparta erakustaldia ere izanen dute leizearen sarreran) eta magia ikuskizuna izanen dituzte eta 17:00etan artisau produktu saski bat zozketatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun