Narbarteko Haurren II. Frontenis Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 13a, 18:00
Narbarteko helduen frontenis txapelketako irudia. Artxibokoa.

Larunbatean, uztailaren 16an, 19:30etik aitzinera, bi frontenis partida jokatuko dituzte.

Lehenbiziko partidan, Unai Zubigarai eta Mikel Bengotxea lerro hauek idazterakoan oraindik zehaztu gabe zegoen bikotearen aurka ariko dira.

Bigarren norgehiagoka, berriz, Arene Salaberrik eta Ugaitz Salaberrik Irati Mitxelenaren eta Aimar Opokaren kontra jokatuko dute.

Fronteniseko partidaz gozatzeko aukera izatez gain, Saldiasko taloak jateko aukera ere izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun