Egitarau zabala prest dute, baina larri-larria aipatuz, uztailaren 13an, asteazken gauez Ball Trap. Uztailaren 14an, ortzegunean 14:00etan, AmotzRaid lasterkaldia: orientazioa, lasterka, bizikleta, kayaka. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran binaka aritu beharko duten kirolariek. Uztailaren 15ean, ortzirale arratsean Trinketean esku-huskako finalerdiak, zintzur bustitzea 20:00etan eta zikiroa animatua 21:00etan, Holako Deluxe taldearekin. Uztailaren 16an, larunbat goizean petanka, gero gosari-bazkaria, arratsaldean palantxa finalak eta arratsean gaualdi alaitua, Xups, Bulego, Skasti eta Kolorak taldeekin. Urririk eta aterpean, ostatu eta errekiak bertan. Bukatzeko, igandean, uztailaren 17an, meza, joko-garbi, zintzur bustitze, bazkaria. Arratsaldean trinketean esku-huskako finala eta ondotik, kantaldia Menditarrak taldearekin.