Uda giroa

Iturengo bestak ospatuko dituzte uztailaren 14tik 18ra

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 12a, 08:00

Giro ederra izanen dute aurten ere Iturengo bestetan.

Egitarau zabala izanen dute Iturengo bestek, ortzegunetik igandera bitarte. Ortzegun arratsaldeko txupinazoaren aitzinetik haurren pilota eta frontenis txapelketak jokatuko dituzte.

Uztailak 14, ortzeguna

17:30ean hasita haurren pilota eta frontenis txapelketetako finalak. 20:00etan txupinazoa, eta ondotik Mendaur Trikitixa Eskolakoen kalejira. 21:30ean zopak herriko ostatuan eta afaria Altxunea erretegian. 00:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearen eskutik.

 

Uztailak 15, ortziralea

09:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara puzgarriak. 14:00etan haurren bazkaria. 17:00etan mus txapelketa. 18:30ean txokolate jatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Bizpahiru pelau taldearekin. 21:30ean paella eta zingar jatea. 22:30ean zezensuzkoa.

 

Uztailak 16, larunbata

09:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:30ean Printzesatik igelara’ antzerkia. 13:00etan pilota partida profesionalak: Goñi II.aren itzulera. Bazkaldu aitzinetik magra eta gaztaren pisua asmatzea. 14:30ean herri bazkaria plazan. 17:00etatik 21:00etara Elutxa txaranga. 21:30ean xingar jatea. 00:30ean gaupasa Gabezin taldearekin.

 

Uztailak 17, igandea

09:00etan dianak herriko txistulariekin. 12:30ean aizkora apustua eta harri-jasotze erakustaldia. Aizkoran Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo, Nerea Arruti eta Laiene Pikabearen kontra. Harri jasotzen Aroa Sanchez. 17:00etan Funbox Factory Frteestyle Show Team taldearen erakustaldia plazan. 19:30ean Andrea Bidarte eta Mikel Markezen kantaldia. Ondotik xingar-jatea plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun