Bi urteko geldialdiaren ondotik, udako solstizioko besta eginen dute gaur Lesakan, Gu hemen, zuek hor, euskararen alde bor-bor goiburupean. Beti bezala, bertsoak, dantza, sua, musika eta jatekoak eta edatekoak izanen dira.
Ekainaren 23an, San Juan bezperan, ohiko egitaraua berreskuratuko da aurten Etxalarren. Horretaz gain, iluntzen duenean, sorgin dantza ere dantzatuko dute suaren inguruan.
Musika, suak, kirolak eta giro ona izanen dira nagusi aste honetan Arizkunen.
Bidasoko Bide Berdearen loturaren irekiera eta Bizibide BTT eremuaren aurkezpena dira aste honen ardatz nagusiak
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilari lesakarraren lana Harriondoa kultur etxeko komentuan paratuko dute
Ekainaren 23tik 26ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta larunbateko bazkarian Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira. Bi urte eta gero, berriz ere San Juan festak ospatuko dituzte, egitarau zabalarekin.