Uda giroa

San Juan bestak ospatuko dituzte Arizkunen ekainaren 22tik 26ra

Musika, suak, kirolak eta giro ona izanen dira nagusi aste honetan Arizkunen.

Hainbat ekitaldi prestatu dituzte kargudunek herritar guziendako egitarau zabalarekin:

Ekainak 22, asteazkena: 17:30ean txupinazoa, dianak eta ezkila-jotzea. 18:00etan bandera dantza eta txopo goratzea. 19:00etan gazteen herri kirol desafioa. 21:30ean baztan zopak. 

Ekainak 23, ortzeguna: 10:00etan dianak. 12:00etan tukuketa erraldoia. 17:00etan herritarren pala desafioa. 19:00etan dantzaldia Hauspolariekin. 20:30ean Ezpata dantza. Ilunabarrean San Juan suak eta ezkila-jotzea. Ondotik mamurru erretzea eta dantzak.  23:00etan dantzaldia Hauspolariekin.

Ekainak 24, ortziralea: 06:00etan dianak eta kalejira. 11:00etan meza nagusia. 12:00etan mutildantzak, ondotik dantza ikuskizuna. 13:30ean herriko luntxa. 14:00etan gazte bazkaria. 17:00etan Arizkun Rock: Drunken Barrels. 21:00etan mutildantzak.  23:00etan Arizkun Rock: The Lio, Skakeitan eta Tirri&Tery.

Ekainak 25, larunbata: 09:00etan Txaruta elkartearen pilota partidak. 10:00etan dianak. 10:30ean Enrique's Party egun guzian. 13:30ean haurren bazkaria. 14:00etan jubilatuen bazkaria. 17:00etan bertso-poteoa ostatuz ostatu. 18:00etan txokolatada. 18:30ean Mendaurko ikasleen trikitixa eta pandereta emanaldia. 20:00etan dantzaldia Trikidantzekin. 21:00etan gaita eta mutildantzak. 00:30ean gaupasa Trikidantzekin, ondotik DJ Xinto.

Ekainak 26, igandea: 10:00etan dianak. 11:30ean mus-ineztura. 14:00etan zikiro jatea. 18:30ean Los Gavilanes mariatxiak. 20:00etan merienda-afaria. 21:00etan mutildantzak. 00:00etan txopo botatzea eta Gaixoa Ni. Ondotik besta soziedadean.

Erlazionatuak

«Gazte zein zaharrak giro ederrean biltzen dituen egunak dira herriko bestak»

Baztan Arizkun

Kaiet Iriarte, Migeltxo Sobrino, Asier Ariztia eta Oier Neol dira aurten Arizkungo bestetako danbolin nagusiak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun