Uda giroa

Bi urteren ondotik San Juan festak ospatzeko prest daude Saldiasen ere

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 07:00

Tortilla txapelketan prestatutakoak dastatuz akituko dituzte aurten ere festak Saldiasen.

Ekainaren 23tik 26ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta larunbateko bazkarian Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira. Bi urte eta gero, berriz ere San Juan festak ospatuko dituzte, egitarau zabalarekin.

Ekainak 23, osteguna

BEZPERA
  • 20:30ean festei hasiera emateko suziria. Ohiko zopak. San Juan suak.

Ekainak 24, ostirala

SAN JUAN EGUNA
  • 11:30ean meza txistulariekin. Ondotik hamaiketakoa.
  • 17:00etan mus txapelketa (kopak).
  • Arratsaldez eta gauez musika Modestorekin.

Ekainak 25, larunbata

  • 14:00etan herri bazkaria Ainara Otxandorena trikitilariarekin eta Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin animatua.
  • 16:30ean haur jokoak.
  • Arratsaldez eta gauez musika Hauspolariek taldearekin.

Ekainak 26, igandea

  • 12:00etan aizkolarien erakustaldia: Zigako Joxean Etxeberria eta Leitzako Jon Rekondo, aurrez aurre.
  • 19:00etan Tajudos del Norte mariatxiak.
  • 21:00etan tortilla txapelketa.
  • 23:00etan festei amaiera emateko su artifizialak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun