San Juan bezperako egitaraua indartua dator aurten Etxalarrera

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 08:00
Suaren gainean saltoka ibiltzeaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Etxalarren.

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, ohiko egitaraua berreskuratuko da aurten Etxalarren. Horretaz gain, iluntzen duenean, sorgin dantza ere dantzatuko dute suaren inguruan.

Ortzegunean, 20:00etan afari-merienda eginen da frontoian, bakoitzak nahi duena etxetik eramanda. 21:00etan joareak joz herriari itzulia emanen diote eta ondotik, herriko musikariek lagunduta, suak piztuko dituzte plazan. Eskola zaharren ondoan jarriko den kontenedorea egun horretarako paper eta kartoiak biltzeko izanen da. Aurten, berrikuntza moduan, iluntzen duenean, sorgin dantza dantzatuko dute suaren inguruan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun