Senpereko herriko etxeak eta Zaku zaharrak elkarteak elkarlanean, 2022ko otsailean ospatuko diren inauteriak antolatzen hasteko bilera deitu dute abenduaren 23an, ortzegunean 18:00etan Senpereko mediatekan. Ideia eta asmo guztiak ongi etorriak izanen direla azpimarratu dute.
Abenduaren 3an hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak eta abenduaren 6tik otsailaren 6ra bitarte argazki erakusketa eginen dute.