Oronozen hasi eta akitu, 32 eta 28 kilometroko ibilbideak paratu ditu aukeran Baztango Mendigoizaleak taldeak Oronozen hasi eta akituko da Baztango XXVI. Mendi Itzulia, Baztango Mendigoizaleak taldeak antolatua. Maiatzaren 26an egin dute hitzordua eta mendizaleek bi ibilbidea izanen dituzte aukeran: 32 kilometro luze eta 2.000 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro luze eta 1.400 metroko desnibela duena laburrena.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Maiatzaren 25ean eta 26an musikazaleen topaleku bilakatuko da Lizarietako gaina. Hamargarren urtez bertako eta kanpoko artistak gomitatu dituzte Usopop jaialdira eta bi egunez «estilo rockero eta folk kutsuko» musika taldeak.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |