Baztango XXVI. Mendi Itzulia hilaren 26an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 22a, 13:00
Baztango XXVI. mendi itzuliaren ibilbidea. Oronozen hasi eta akituko da.

Oronozen hasi eta akitu, 32 eta 28 kilometroko ibilbideak paratu ditu aukeran Baztango Mendigoizaleak taldeak

Oronozen hasi eta akituko da Baztango XXVI. Mendi Itzulia, Baztango Mendigoizaleak taldeak antolatua. Maiatzaren 26an egin dute hitzordua eta mendizaleek bi ibilbidea izanen dituzte aukeran: 32 kilometro luze eta 2.000 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro luze eta 1.400 metroko desnibela duena laburrena.

Oronoztik abiatu (150 metro) eta Oteixonera igoko dira mendizaleak (640 metro). Sunbillara jautsi ondotik, luzeena aukeratzen dutenek Ugazta igo (700 metro) eta Elgorriagara jautsiko dira, gero Iriso (490 metro) eta Usategietan barna (390), berriz ere Oronozera itzultzeko. Ibilbide laburra aukeratzen dutenek ez dute Ugazta igoko eta Iriso eta Usategietan barna bueltatuko dira Oronozera.

Aitzinetik izena eman nahi duenak maiatzaren 24ra arte izanen du aukera www.baztangomendigoizaleak.org webgunean edo baztangomendigoizaleak@gmail.com helbide elektronikoan. Egunean berean ere apuntatzeko aukera izanen da. Ibiltariak 07:00etatik 07:30era abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun