Bi ibilbide izanen dituzte aukera, 33 eta 24 kilometrokoak Baztango Mendigoizaleak elkarteak antolatutako Baztango Mendi Itzuliak 25 urte beteko ditu maiatzaren 27an eta Gartzainen hasi eta akituko da. Mendizaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 33 kilometrokoa eta 1.900 metroko malda duena eta 24 kilometrokoa, 1.300 metroko maldarekin. Igandean 07:00etatik 07:30era aterako dira herritik eta Azaldegi izanen da ibilbideko gailurrik altuena. Izena emateko bi aukera daude: Internetez izena emateko epea bukatu da, baina itzuliaren egunean ere egin daiteke (12 euro).
Igande goizean mezak izanen dira baselizan eta Iturenen dantzaldia arratsaldean herrian Trinitate Eguna ospatuko dute maiatzaren 27an. Mendaur mendiaren inguruko herritarrendako ez ezik, eskualde osoko aunitzendako hutsik egin gabeko hitzordua bilakatua da. Ohiturari eutsiz, aunitz Mendaur mendira joanen dira goizean, urteroko buelta egitera. Tontorrean gosaldu ondotik, ermitari hiru buelta emanen dizkiete, eta urteko desio eskatzeko aprobetxatuko dute. Iturendarrek enbaltsetan bazkalduko dute eta eguna bukatzeko Iturengo plazan dantzaldia izanen dute.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.
Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.
Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.
Iciar Mikelperizena irakasle dutela aritu dira ikasturte osoan Maiatzaren 23tik 27ra Elizondoko Arizkunenean 2017-2018 margo ikastaroan aritu diren pertsonen marrazkiak egonen dira ikusgai. Kurtso osoan Iciar Mikelperizena irakasle lanetan aritu da. Kurtsoan bai helduak baita jubilatuak ere parte hartu dute eta mota guztietako lanak egiteko aukera izan dute ikasleek.
Larunbateko kontzertuak Lizarietako lepoan eskainiko dituzte eta igandekoak Santa Katalina kaperan Lagunarteko ekimen bat izateko asmoz sortu zen jaialdia, dagoeneko maiatzeko azken asteburuko hitzordu finkoa bilakatu da. Hala, aurten bederatzigarren aldiz, maiatzaren 26an eta 27an Usopop Festibala eginen da.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |