Ibilbide laburrekoek Gartzaindik atera eta Pikota barna Azaldegira igoko dira, Urballo, Bailei eta Ezkaldon barna Gartzainera itzultzeko. Ibilbide luzekoek, berriz, Azaldegi eta Urballotik pasatu ondotik, oraindik Harrikulunka aldera jo beharko dute, Napoleonen bidean barna Maisterniara jautsi, Zaharretara igo eta berriz ere Ezkaldon, ibilbide laburrarekin bat egiteko.