Igande goizean mezak izanen dira baselizan eta Iturenen dantzaldia arratsaldean herrian
Trinitate Eguna ospatuko dute maiatzaren 27an. Mendaur mendiaren inguruko herritarrendako ez ezik, eskualde osoko aunitzendako hutsik egin gabeko hitzordua bilakatua da. Ohiturari eutsiz, aunitz Mendaur mendira joanen dira goizean, urteroko buelta egitera. Tontorrean gosaldu ondotik, ermitari hiru buelta emanen dizkiete, eta urteko desio eskatzeko aprobetxatuko dute. Iturendarrek enbaltsetan bazkalduko dute eta eguna bukatzeko Iturengo plazan dantzaldia izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.