Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.
Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.
Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.
Uztailaren 16an finituko da 18 urtetik goitikoek lanak aurkezteko epea Ixtorioak begarrietara kontakizun lehiaketa paratu du martxan Zugarramurdiko Sorginen Museoak. 18 urtetik goitikoendako da lehiaketa, baina kontakizunak haurrei zuzendutako ipuina behar du izan, eta gaiak euskal mitologiarekin lotura izan eta irudimena sustatu behar du.
Uztailaren 14ra bitarte aurkez daitezke lanak Santiburtzio bestatako kartel lehiaketa antolatu du udalak hirugarren urtez segidan. Lanak aurkezteko epea ekainaren 26an ireki zuen eta uztailaren 14ko arratsaldeko 3ak arte izanen da horretarako aukera info@sunbilla.com helbide elektronikoan edo udaletxean bertan utziz.
Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau.
Ortzirale arratseko txupinazoa baino lehen puzharriak, herri-kirolak eta joko zaharrak eta dantzariak izanen dituzte Uztailaren 14tik 17ra ospatuko dituzte Iturengo bestak. Ortzirale arratseko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik ere hasiko dira ospakizunak,eta bertzeak bertze, larunbatean paella herrikoia izanen dute, igandean Pantxoa Carrereren kontzertua eta astelehenean, bertso-bazkaria, zingar jatea eta hondar ekitaldiekin akituko dira.
Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |