‘Ixtorioak begarrietara’ kontakizun lehiaketa antolatu du Zugarramurdiko Sorginen Museoak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 29a, 11:28
Mitologiareki zerikusia duten kontakizunak aurkeztuko dira lehiara.

Uztailaren 16an finituko da 18 urtetik goitikoek lanak aurkezteko epea 

Ixtorioak begarrietara kontakizun lehiaketa paratu du martxan Zugarramurdiko Sorginen Museoak. 18 urtetik goitikoendako da lehiaketa, baina kontakizunak haurrei zuzendutako ipuina behar du izan, eta gaiak euskal mitologiarekin lotura izan eta irudimena sustatu behar du. 

 

Sariak pulitak dira: 250 euro eta 150 euro, eta gainera ipuin sarituak argitaratuko dira (ilustrazioak emanik). Norbait animatzen bada, jakin uztailaren 16an finitzen dela aurkezteko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun