Iturengo bestak uztailaren 14tik 17ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko uzt. 12a, 07:03

Ortzirale arratseko txupinazoa baino lehen eskainiko dute bere saioa herriko dantzariek.

Ortzirale arratseko txupinazoa baino lehen puzharriak, herri-kirolak eta joko zaharrak eta dantzariak izanen dituzte

Uztailaren 14tik 17ra ospatuko dituzte Iturengo bestak. Ortzirale arratseko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik ere hasiko dira ospakizunak,eta bertzeak bertze, larunbatean paella herrikoia izanen dute, igandean Pantxoa Carrereren kontzertua eta astelehenean, bertso-bazkaria, zingar jatea eta hondar ekitaldiekin akituko dira.

 

UZTAILAK 14, ORTZIRALEA

Goizetik aitzinera haurrendako puzgarriak. 16:00 Haurrendako herri-kirolak eta joko zaharrak. 18:30 Dantzariak. 20:00 Txupinazoa. 21:00 Afaria Altxunea erretegian. 00:00 Berbena Xarma herriko taldearen eskutik. 04:00 Galtzontzillo eta kulero lasterketa.

 

UZTAILAK 15, LARUNBATA

Goizetik hasita haurrendako puzgarriak. 10:00 Diana. 12:00 Haurrendako ikuskizuna: Kiki pailazoa. Segidan, haurrendako aurpegia margotzeko tailerra. 17:00 Mus txapelketa. 19:00 Paella herrikoia. (Tresnak etxetik eraman, osagaiak Udalak jarriko ditu). Horrekin batera, zingar jatea eta sagardo kupela. 20:00 Poteoa Elektro txarangarekin. 00:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

UZTAILAK 16, IGANDEA

Goizetik hasita haurrendako puzgarriak. 10:00 Diana. 12:30 Herri-kirol erakustaldia. Maika eta Mikel Palaxio, Etxeberria eta Iruneren aurka. Segidan, pintxo potea eta magra eta gaztaren pisua asmatzea. 18:00 Mikel eta animaliak. 19:00 Tortilla lehiaketa (etxean egindakoak aurkeztu). Toka eta sokatira norgehiagoka ere izanen da eta sagardo kupela jarriko dute. 20:00 Pantxoa Carrerek bere azken diskoa aurkeztuko du. 23:00 La Jodedera taldearen emanaldia eta mojito besta.

 

 

UZTAILAK 17, ASTELEHENA

Goizetik hasita haurrendako puzgarriak. 10:00 Diana. 12:00 Herriko pilotarien eta nesken frontenis txapelketetako finalak. 14:00 Bertso-bazkaria. Ilunabarrean zingar jatea eta sagardoa kupeletik. Arratsaldea eta gaua Oihana eta Oihana trikitilariek girotuko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun