Santiburtzio bestetako kartel lehiaketa deitu du Sunbillako Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 5a, 12:09
Kartelek Sunbillako bestetako giroa isladatu beharko dute.

Uztailaren 14ra bitarte aurkez daitezke lanak 

Santiburtzio bestatako kartel lehiaketa antolatu du udalak hirugarren urtez segidan. Lanak aurkezteko epea ekainaren 26an ireki zuen eta uztailaren 14ko arratsaldeko 3ak arte izanen da horretarako aukera info@sunbilla.com helbide elektronikoan edo udaletxean bertan utziz. 

 

Lanak bi kategoriatan banatuko dituzte, 14 urte artekoak eta 14 urtetik goitikoak. Lana orijinala izan beharko du eta leloan nahitaez Sunbillako Tiburtzio Deunaren Bestak 2017/Fiestas de San Tiburcio 2017 jarri beharko du. Argibide gehiago Udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun