Konparazio batera, sigletan, laburduretan, euskarazko izenetan eta zifretan ez da marratxorik erabiltzen:
- Siglak: *ETB-ko kazetariak > ETBko kazetariak; *AEK-ko ikasleak > AEKko ikasleak *AEB-ko presidentea > AEBko presidentea…
- Laburdurak: *jn.-ri, *and-ri, *iz.-ren > jaunari, andreari, izenaren.
- Euskarazko izenak (eta euskarara moldatutakoak): *Arantza-ra > Arantzara; *Urroz-etik > Urroztik; *Mikel-i > Mikeli; *Amaiur-en > Amaiurren; *Bartzelona-ra > Bartzelonara; *Palestina-tik > Palestinatik…
- Zifrak: *ilbeltzaren 2-tik 5-era > ilbeltzaren 2tik 5era; *% 10-eko beherapena > % 10eko beherapena; *18:30-etan > 18:30ean…
Baina duela hilabete batzuk Euskararen Txokoan aipatu bezala, sinboloetan marratxoa erabili behar da:
- 50 kg-ko; 5 €-an…
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.