M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Aldarrikapen eguna izanen da gaur eskualdeko herrietan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 8a, 09:00

Igandean Beran hartutako irudia. Argazkia: Goldatz Berako talde feminista.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta horren bueltan hainbat hitzordu egiten ari dira herriz herri azken egunotan. Bertzeak bertze, igandean mendi martxak egin zituzten Beran eta Ezkurran, eta manifestazioa Beran. Gaur ere aldarrikapen eguna izanen da eta gaurko hitzorduen bilduma osatu du TTIPI-TTAPAk.

Bortziriak

  • 12:00etan kontzentrazioa Arantzako plazan
  • 13:00etan kontzentrazioa Berako Toki Ona Institutuko patioan.
  • 18:00etan merienda, txokolatea eta jokoak Lesakako plazan. 19:30ean musika eta 20:00etan elkarretaratzea Lesaka loratuz, gora borroka feminista lelopean.
  • 18:30ean kalejira musikatua eta ekitaldia  Berako Merkatu Plazan
  • 19:00etan elkarretaratzea Igantziko udaletxe aitzinean. Ondotik karrika itzulia musikaz girotua. 

Malerreka

  • 17:00etan berendu autogestionatua, murala, musika, jokoak eta marrazkiak Doneztebeko eskolako estalpean.
  • 19:00etan elkarretaratzea Doneztebeko biribilgunean.

Leitzaldea-Urumealdea

  • 18:00etan kalejira Goizuetako plazan, eta ondoren txokolatada.
  • 19:00etan Aresoko Plaza Zaharrean kontzentrazioa. Morez joateko deia egin dute. 
  • Kontzentrazioa Aranoko plazan emakumeek antolatuta.
  • 19:00etan manifestazioa Leitzako plazatik abiatuta.

Baztan

  • 19:00etan kontzentrazioa Elizondoko plazan. Akabailan kalejira gaztetxeraino eta afari-merienda autogestionatua gaztetxean.

Xareta

  • 18:00etan Zapaltzen gaituen sistemari sua, emakumeon* ahalduntzea gure garra lelopean elkarretaratzea Saran, herri sarrerako biribilgunean. 

Ondoko egunetan ere hitzordu gehiago izanen dira Baztanen, Bortzirietan, Leitzan, Malerrekan eta Bertizaranan, Areson eta Aranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun