M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Martxoaren 8aren bueltan egitarau oparoa antolatu dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 2a, 11:00

Datorren asteartean da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta egun horretarako zein aitzinekoetarako egitarau zabala antolatu dute Bortzirietan. Martxoaren 5ean larunbatean hasi eta martxoaren 16a arte hainbat ekitaldi izanen dira. Eskualdeko manifestazio nagusia Beran izanen da igandean 18:00etan.

Martxoaren 5a, larunbata: 

  • 17:00. Emakumeen zirkulo aktiboa Berako Merkatu plazan. (Euria eginez gero Toki Ona Institutuko  arkupean)
  • 19:30. Triki-bertso-poteoa  Berako Kataku ostatutik abiatuta.

Martxoaren 6a, igandea: 

  • 09:00. Emakumeen mendi martxa Beran Errekalde ostatu paretik abiatuta. 
  • 12:45. Kontzentrazioa Etxalarko plazan. Ondotik triki poteoa.
  • 14:30. Bazkari autogestionatua  Berako Merkatu plazan. (Euria eginez gero Toki Ona Institutuko arkupean). 
  • Bazkariaren ondotik lelo lehiaketa eta ekintza artistikoa. 
  • 16:00Zauriak filmaren emanaldia Etxalarko Kultur Etxean. Bukatutakoan, Berara joanen dira eskualdeko manifestazioara.
  • 18:00. Eskualdeko manifestazio nagusia Berako Merkatu plazatik abiatuta Zapaltzen gaituen sistemari sua, autodefentsa feminista gure garra lelopean.
  • Manifestazioaren ondotik kontzertua. 

Martxoak 8, asteartea: 

  • 12:00. Kontzentrazioa Arantzako plazan
  • 13:00. Kontzentrazioa Berako Toki Ona Institutuko patioan.
  • 18:00. Kafe musikatua Lesakako plazan.
  • 18:30. Kalejira musikatua eta ekitaldia  Berako Merkatu Plazan
  • 19:00. Elkarretaratzea Igantziko udaletxe aitzinean. Ondotik karrika itzulia musikaz girotua. 
  • 20:00. Elkarretaratzea Lesakako plazan

Martxoak 11, larunbata:

  • 19:30. Poteoa Lesakan.
  • 21:00. Emakumeen* afaria Lesakan.

 Martxoak 16, asteazkena:

  • 18:00. Aukera librearen mitoa hitzaldia Arantzako Baskulan Idoia Lekueren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun