M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Elkarretaratzea eta martxa feminista eginen dituzte Malerrekan eta Bertizaranan martxoaren 8aren bueltan

'Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra' lelopean elkarretaratzea eta oinezko martxa eginen dituzte Malerrekan eta Bertizaranan datozen egunetan. 

Martxoaren 8a, asteartea:

  • 19:00. Elkarretaratzea Doneztebeko biribilgunean.

Martxoaren 12a, larunbata:

  • 10:00. Legasako plazatik abiatu eta Elgorriagaraino martxa feminista 
  • 12:30. Elgorriagako plazan gosari autogestionatua. 

Emura Malerreka eta Bertizaranako talde feministak antolatu dituzte ekitaldiak. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun