Martxoaren 5a, larunbata
- 10:30etik 12:30era, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatuta, zoru pelbikoa lantzeko tailerra eginen dute. Emakumeei zuzenduriko jarduera da eta izen ematea martxoaren 3rako egin beharko da kiroldegian. Tailerrak irauten duen bitartean, zaintza zerbitzua izanen da eta izena ematean haurraren adina eta izena eman beharko dira.
10:20an kiroldegian elkartuko dira eta tokia eguraldiaren arabera zehaztuko dute. - 23:30ean Lañaidek taldeak antolatuta, Las Sexpeares taldearen kontzertua Gaztetxean.
Martxoaren 8a, asteartea
- 19:00etan manifestazioa antolatu du Lañaidek. Plazatik abiatuko da.
Martxoaren 9a, asteazkena
- 16:00etatik 18:00etara autodefentsa feminista tailerra izanen da. Hitzordu hau ere Lañaidek bideratu du. Martxoaren 9an eginen dutena tailerraren aurreneko saioa izanen da. Bigarrena apirilaren 4an eginen dute, 16:00etatik 20:00etara.
Tailerra eskolako gimnasioan eginen dute eta hau ere emakumeei zuzenduriko jarduera da. Izen ematea gaurtik martxoaren 7ra bitarte egin daiteke, kiroldegian.
Martxoaren 13a, igandea
- 19:00etan Kasilda, bukatzen ez den sua antzerkiaz gozatzeko aukera izanen da. Udalak antolatu du eta Herri Aretoan izanen da. Sarrerak 45 minutu lehenagotik leihatilan salduko dituzte.