M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen martxoaren 8aren bueltan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 1a, 08:00

Martxoaren 6an izanen da lehenbizikoa, Amak taldearen kontzertua Arizkunenean 19:00etan

Emakumearen Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari dela, Nafarroako Teknikarien Sareak komunikazio-kanpaina prestatu du 'Kontziliaziotik zaintza erantzunkidera: eraldatu irtenbidea aurkitzeko' leloarekin. Hainbat ekimen antolatu ditu Berdintasun Zerbitzuak eskualdean Mugimendu Feministarekin batera kanpaina horren barnean:

  • Martxoaren 6an, igandea: Amak taldearen kontzertua Arizkunenean 19:00etan. Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatua
  • Martxoaren 6an, igandea: Emakumeen Nazioarteko Eguneko eskualdeko mobilizazioa, Beran. Mendi buelta, bazkaria, lema lehiaketa, karriketan aldarriak, eskulanak elkarlanean, musika… Mugimendu Feministak antolatua
  • Martxoaren 8an, asteartea: Kontzentrazioa Elizondoko plazan, kalejira gaztetxeraino eta afari-merienda norberak berea eramanda. Mugimendu Feministak antolatua.
  • Martxoaren 15etik apirilaren 1era: Emakumeak eta zainketak: Iruñeko beste argazki memoria bat erakusketa Arizkunenean Berdintasun Batzordeak antolatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun