M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Martxoaren 8an kalera aterako dira Aranon, Areson eta Goizuetan ere

Eskualdeko bertze herri batzuetan bezala, martxoaren 8an eta ondorengo egunetan kalera aterako dira Aranon, Areson eta Goizuetan ere. 

Martxoaren 8a, asteartea:

  • 18:00. Kalejira Goizuetako plazan, eta ondoren txokolatada. Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta. 
  • 19:00. Aresoko Plaza Zaharrean kontzentrazioa Aresoko emakumeek deituta. Morez joateko deia egin dute. 
  • Kontzentrazioa Aranoko plazan emakumeek antolatuta. Ordua aurrerago zehaztuko dute. 

Martxoaren 12a, larunbata: 

  • 11:00-13:00. Autodefentsa feminista tailerra Aresoko udaletxean. Emakumeei zuzenduriko jarduera da. Izen ematea Sastinen egin beharko da martxoaren 4tik 10era. Haur zaintza zerbitzua ere egonen da. Antolatzailea: Berdintasun Batzordea.
  • 17:00. Berdintasuna maite dugulako ipuin kontaketa Aranon 5-10 urte bitarteko haurrentzako.
  • 19:00. Zauriak dokumentalaren emanaldia Aranon. Antolatzailea: Berdintasun batzordea. 
  • 21:00. Aranon heriko emakumeen afaria. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun