Zigatar ala zigar? Elgorriagar ala elgorriagatar?

Euskaltzaindiak dioenari kasu eginez, hementxe aurkituko duzu erantzun zuzena.

Leku-izena bokalez amaitua baldin bada:

Leku-izenaren amaiera Atzizkiaren aldaera Adibideak
A (leku-izena silababakarra edo bi silabakoa bada) -tar Ziga>zigatar, 
Bera>beratar…
A (leku-izenak bi silaba baino gehiago baldin baditu) -ar Elgorriaga>elgorriagar, Irurita>iruritar, 
Zubieta>zubietar, Ezkurra>ezkurrar, Lesaka>lesakar…
I, O, U -ar

Oronoz-Mugairi>oronoz-mugairiar, 
Oieregi>oieregiar, Arano>aranoar, Igantzi>igantziar, 
Elizondo>elizondoar, Erratzu>erratzuar…

Leku-izena kontsonantez amaitua baldin bada:

Leku-izenaren amaiera Atzizkiaren aldaera Adibideak
L, M, N -dar Ituren>iturendar, Gartzain>gartzaindar, 
Eratsun>eratsundar, Arizkun>arizkundar,
Beintza-Labaien>beintza-labaiendar....
F, G, J, P, Q, R, S, X, Z -tar Almandoz>almandoztar, Aniz>aniztar, Oiz>oiztar, Arraioz>arraioztar, Etxalar>etxalartar, Urroz>urroztar, Lekaroz>lekaroztar, Saldias>saldiastar, …

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun