Euskal idazle eta euskal hiztun jatorren artean erabilera aztertu ondotik, (-a) oharra gehitu dio Euskaltzaindiak eskualdeko ibai ezagun honen izenari, eta Urdazubiko auzoaren kasua berdina da. Hala, Bidasoa ibaia eta Dantxarinea amaieran (-a) duten herri-izen guztien kasu berekoa da. Bidasoa, Bidasoak, Bidasoaz, Bidasoan, baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... deklinatu behar da; Dantxarinea, Dantxarineak, Dantxarineaz, Dantxarinean, baina Dantxarineko, Dantxarinetik, Dantxarinera...
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.