Xanta Sousa lesakarrak eta Dani Saldias arraioztarrak irabazi dute Nafarroako txinga eramate txapelketa

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 16a, 07:14
Xanta Sousa eta Dani Saldias larunbatean Iruñean, Nafarroako txinga eramate txapelketa irabazi zutenean.

Iruñeko sanferminetako hondarreko saioan, uztailaren 14an lortu zuten eskualdeko kirolarien txapel uzta bikaina borobiltzea

Uztailaren 14an bukatu ziren Sanferminak Iruñean eta horrekin batera, eguerditan Foruen Plazan jokatutako herri kirol txapelketa eta erakustaldiak. Azken jardunaldi honetan, Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen txinga eramate txapelketak erabaki ziren eta bietan eskualdera etorri ziren txapelak, Xanta Sousa lesakarra eta Dani Saldias arraioztarra suertatu baitziren txapeldun.

 

Emakumeak 25na kiloko txingekin aritu ziren eta Santa Sousa lesakarrak 20 plaza eta erdi eta 6,34 metro egin zituen. Bigarren Iruñejo Esti Gastearena izan zen (14 plaza eta 1,65 metro).

Gizonak 50na kiloko txingekin aritu ziren eta Dani Saldias arraizotarrak 10 plaza eta laurden eta 3 metro egin behar izan zituen txapela janzteko. Beunzako Mikel Eugi izan zen bigarren (8 plaza eta 1,90 metro), Berriozarko Oskar Aguas hirugarren (7 plaza eta erdi eta 5,60 metro), Leitzako Josetxo Urrutia laugarren (5 plaza eta laurden eta 0,54 metro) eta Iruñeko Alejandro Fernandez bosgarren (4 plaza eta 4,75 metro).

Azken bi txapel hauekin, Sanferminetatik uzta ederra ekarri dute eskualdeko herri kirolariek.1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun