Emakumezkoen binakako aizkora erakustaldian, berriz, Itxaso Onsalo aresoarra eta Nerea Sorondo beratarra izan dira bizkorrenak lau 45 ontzako enbor mozten (9:36). Ondorik sailkatu dira Leire Astiazaran gipuzkoarra eta Irati Astondoa bizkaitarra (11:33) eta Maika Ariztegi iturendarra eta Xanta Sousa lesakarra (11:47).
Kañamares anaiek ere erakustaldia eskaini dute (zerratokia eta aitzurrarekin egurra moztea).
Azken txanpa
Uztailaren 13an, Nafarroako harrijasotze txapelketa jokatuko dute Leitzako Josetxo Urrutiak eta Iruñeko Albaro Zugarrondok. Iñigo Goienetxe amaiurtarrak lasto altxatze erakustaldia eskainiko du eta Mikel Lasartek motozerra erakustaldia.
Uztailaren 14an, azkenik, Nafarroako gizonezkoen eta emakumezkoen txinga txapelketa erabakiko da. Arraiozko Daniel Saldias, Beunzako Mikel Eugi eta Berriozarko Oskar Aguas ariko dira gizasmeeetan eta Lesakako Xanta Sousa eta Iruñeko Estibaliz Gastearena eta Virginia Finol emakumezkoetan. Aizkoran erakustaldia eskainiko dute Donato Larretxeak eta Julen Kañamaresek eta harri-jasotzen Aimar Irigoienek.