Itxaso Onsalo aresoarrak eta Leire Astiazaranek irabazi dute Nafarroako Arpana Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 9a, 13:09

Itxaso Onsalo aresoarra ezkerrean, Leire Astiazaranekin bikote eginez.

Ia minutuko aldea atera diete Ainhoa eta Maria Iraizozi. Bortz minutu baino guttiago behar izan dituzte etzanda paratutako 45 ontzako enborrari hamar epai emateko eta berriz ere eurentzat izan da txapela.

 

Iruñeko sanferminetan jokatzen ari diren Nafarroako herri-kirol txapelketen barne, astelehen eguerdian emakumezkoen eta gizonezkoen lehen mailako arpana txapelketak jokatu dituzte. Gizonezkoetan, lau bikote aritu dira lanean eta Josetxo eta Iñaki Barberena Iraizozko anaiak nagusitu dira. Julen Kañamares (Arostegi) eta Mikel Eugi (Beunza) bigarren izan dira; Adrian Berruezo (Ibero) eta Alberto Oteiza (Legarreta) hirugarren eta  Oier eta Imanol Kañamares (Arostegi) laugarren. Etzanda paratutako kanaerdiko enborrari 14 epai eta zutik jarritako kanaerdikoari lau epai eman behar izan dizkiote.

Horrez gain, Patxi Larretxeak arpanean eta aizkoran, altueran, erakustaldia eskaini du.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun