Iruñeko sanferminetan jokatzen ari diren herri-kirol txapelketen barne, emakumezkoen eta gizonezkoen ingude altxatze txapelketak jokatu dituzte astearte eguerdian. Emakumezkoetan, Maika Ariztegi iturendarrak 96 altxaldi eman dizkio bederatzi kiloko ingudeari minutu eta erdiz. Estibaliz Gastearena iruñearra bigarren gelditu da, 83 altxaldi egin ondotik.
Gizonezkoetan, Josetxo Urrutia leitzarrak 86 aldiz altxatu du hemezortzi kiloko ingudea minutu eta erdiz. Alejandro Fernandez iruñearrak 78 altxaldi eman dizkio eta Angel Aristidesek (Guadalajara) 72 altxaldi.
Jaialdi berean, XX. San Fermin Motozerra Txapelketa jokatu dute eta lasto altxatze eta botatze erakustaldia eskaini dute.