Malerreka aldeko mintzoak: *solastu edo solastatu, nola idatzi?

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 16a, 13:00

*Solastu erraten badugu ere, solastatu da forma osoa eta zuzena, eta horrela erabili behar da: solastatu gara, solastatzen ziren, solastatuko naiz... Bi modu hauek dira zuzenak: solas egin dugu edo solastatu gara.

Hori eta bertze hainbat zalantza argitu nahi izan dituzte Malerrekako Mankomunitateak egindako Malerreka aldeko mintzoak gidan, baita bideo laburretan ere.

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun