Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida sortu du Malerrekako Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 19:00

Liburuxkaren asmoa bertako euskalkien balioa azpimarratzea eta idaztean euskaldunok izaten ditugun zalantzak argitzea da. Horrez gain, euskalkia noiz eta nola erabili, eta tokiko estandarra zein den argitu gogo du.

Modu didaktikoan idatzia dago gida eta adibide ugariz osatua, gisa horretan, gaian interesa duen edonork aisago konprenitzeko eta ikasteko aukera izan dezan.

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean. 

Bertzalde, gida oinarri hartuta, euskalkietako kontzeptu zehatzak lantzen dituen bideo-pilula ttiki batzuk ere prestatu dituzte Katubi ikus-entzunezkoetako kideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun