Baztan-Bidaso guzian aunitz erabiltzen den aditza da paratu. Ahoz *patu ahoskatzen bada ere, forma osoa paratu da, eta hori erabili behar da egoera formaletan, bereziki idatziz.
Malerreka aldean erraten den *akittu aditzaren forma zuzena akitu da, eta onartua dago. Hortaz, idaztean bukatu edo amaitu beharrean, jakin behar dugu akitu ere erabiltzen ahal dela.
Hori eta bertze hainbat zalantza argitu nahi izan dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta baita bideo laburretan ere.
Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean.