Malerreka aldeko mintzoak: *benpin edo behinik behin, *aixtin edo arestian, nola idatzi?

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 29a, 11:00

Malerrekan *benpin edo *aixtin erraten da, baina nola idatzi behar da? Horixe argitu nahi izan du bideo honetan Malerrekako Euskara Zerbitzuak.

Ahoz noiznahi erabiltzen diren *benpin edo *aixtin idazteko orduan zalantza izaten dugu eta, horien tokian, sinonimoak idazteko joera dugu: behintzat edo duela gutxi.

*Benpin eta *aixtin ahozko formak dira, baina idatziz behinik behin eta arestian paratu behar da.

Hori eta bertze hainbat zalantza argitu nahi izan dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta baita bideo laburretan ere.

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun