Ostiral, *ortziral edo ortzirale? Nola idatzi?

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 19a, 12:00

Malerreka aldeko mintzoak bideo sailaren bertze bideo bat plazaratu dute berriki eta ostiral, *ortziral edo ortzirale nola idatzi behar den azaldu dute. Ikusi hemen erantzuna. 

Euskaldunok idazterakoan zenbait zalantza izaten ditugu, adibidez, kartel bat edo ohar bat prestatzerakoan nola idatzi? Ostiral, *ortziral edo ortzirale?

Ostiral eta ortzirale zuzenak dira, *ortziral, ordea, ez. Ostiral eta ortzirale solasen muga gure eskualdean dago. Zubieta eta Saldiastik mendebaldera ostiral da nagusi; Beintza-Labaiendik eta Iturendik ekialdera, aldiz, ortzirale adituko dugu.

Hori eta bertze hainbat zalantza argitu nahi izan dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, baita bideo laburretan ere.

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun