Nondik heldu da Malerreka izena?

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 12a, 07:00

Malerreka izenaren lehenbiziko osagaia mala izanen litzateke eta erreka bigarrena, hau da, arrastaka eramandako lurra duen erreka.

Andres Iñigo euskaltzain iturendarrak jakinarazi digunaren arabera, Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio mala Zuberoan errekaren jalkina dela, alegia ibaietako urek ibai hondoan edo ertzetan uzten duten lohi modukoa, materia organikoetan aberatsa dena.

Horrekin batera, Iñigok ohartarazten du alde batera uztekoa dela zenbaitek, herri etimologian oinarrituta, aipatu edota erabiltzen duten ustezko Maldaerreka aldaera, malda eta errekaren elkartzea delakoan, ezin baita arrazoitu ustezko malda > mala aldaera

Horrelako eta bertzelako hainbat galdera argitu dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta orain baita hainbat bideo piluletan ere. 

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean. 

Mintzoaren kartelak Mankomunitatearen egoitzan

Honez gain, Mendaur DBHko eta Donamariako hainbat gaztek gidan oinarritutako ariketa egin dute. Mankomunitateko herrietan 5 solas hauek nola erraten diren bildu dute: gorde edo altxatu, guardasola (bordasola, gordasola...), usin (atrusiña, errusiña, atxija...), aunitz edo asko eta zartakoa, zaplaztekoa (zapletekua, zapleztekua...) edo belarrondokoa (biarrondokua…).

Mankomunitatearen egoitzan paratu dituzte egindako kartelak, beraz, nahi duenak ikusgai izanen du herri bakoitzeko argazkiaren inguruan zein diren bertako formak:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!


EH BILDU

EH BILDU

Mendialdea - ALDERDI POLITIKOAK

LESAKAko Udal Kiroldegia

LESAKAko Udal Kiroldegia

Bortziriak: Lesaka - GIMNASIOAK

NELI YANCI - MAITE IRIARTE ASEGURUAK

NELI YANCI - MAITE IRIARTE ASEGURUAK

Baztan: Elizondo - ASEGURUAK

BAZTANDARRA Kooperatiba

BAZTANDARRA Kooperatiba

Baztan: Arizkun - NEKAZARITZAKO HORNIDURAK